2009/03/01

Zazpi bide Erribera deskubritzeko (6)

MARTZILLA-MILAGRO, PIRAGUAZ





Bere izen berak adierazten duen bezala ibaiak dira Erriberako osagai behinenak. Erriberako zainak badira ibaiak, han non biltzen diren Aragua, Arga eta Ebro dugu Erriberako bihotza. Han aurki ditzake bidariak Erriberako paisaia ederrenak eta pasaia horietaz gehiago gozatzeko ibaiaren bide bera egitea proposatzen diogu.

Bideari heltzeko Martzilla dugu abiapuntu. Nork ez du ezagutzen herri horren gazteluaren soslaia eta Ana de Velasco bere defendatzailearen kondaira heroikoa? Azucarera auzotik eta Barranco de los Alamos-tik hel daiteke.

Ibaiak, s-ak egiterakoan, igeltsu-lur eta buztin-lurrezko labar harrigarriak sortzen ditu. Labar hauek, haien inguruan dauden ibai-basoen batera, Erriberako natura- eta paisaia-balio handienetakoak dira. Antzina gaurko makaldi, lertxundi eta sahastietan otsoak eta oreinak bizi ziren.

Milagro parera heltzean bere gazteluaren aztarnak ikusiko ditugu erriparen gainean. Handik laster Ebrori lotzen zaio Piriniotako ura, gune zoragarri batean.

Piraguaz edo kayakez egin ahal da bidea, korrontearen aurka edo alde. Edo almadiaz. Mendeetan zehar menditar askok, Echo eta Ansó haranekoek lehenik eta Erronkari eta Zaraitzukoek gero, ibaitik garraiatzen zuten haien basoetako egurra.

Jende ausart haien jitea ibaiertzetan gorde da. Pentsa 1821. urte arte dokumentatzen dela Milagron Aragua ibaiaren euskarazko izena!

No hay comentarios: